Enplegu duin, eskubide sozial eta ondasunen banaketaren alde batu dira Uribe Kostan

Igorlea: UKBERRI.NET
Jendartea
Larunbat goizean aurkeztu zuten Enplegu duin, Eskubide Sozial eta Ondasunen banaketaren aldeko Uribe Kostako Koordinakundea. Neguriko Lezama Leguizamon familiaren etxe aurrean egin zuten agerraldia. Salatu zutenez, “gaur, atzo bezala, gutxi batzuk hau (Lezama-Legizamon) bezalako jauregietan bizi diren bitartean, beste askok alokairua edo hipoteka ordaintzeko gorriak ikusten dituzte, edota Lanbiden dagokiena eskatzeagatik umiliatu egiten dituzte”. Koordinakundeko kideentzat “biolentzia” da hori guztia, “gure espaloietan azken aldian biktima bat baino gehiago utzi duen bortizkeria gordina”. Emandako datuen arabera, 2012ko abendu amaieran 11.384 langabe zegoen Uribe Kostan (5.778 emakumezko eta 5.606 gizonezko). 2008ko datuekin alderatuz, gure eskualdeko langabe kopurua %38,5 hazi da. Horretaz gain, iaz 145 enplegu-erregulazio espediente gauzatu ziren eskualdeko lantokietan. Horri aurre egiteko dekalogoa plazaratu dute. “Hiru olatuk osatuko dute gure borroka: enplegu duina, babes soziala eta ondasunaren banaketa –lana ere ondasun gisa hartuta, jakina–”, koordinakundetik azaldu zutenez. Mobilizazioak ere aurreikusi dituzte: besteak beste, apirilaren 28an lan-osasunaren aldeko ekimena egingo dute, eta maiatzaren 11n Erandiotik eta Urdulizetik abiatuta, eskualde mailako martxa eta bukatzeko manifestazioa egingo dute Algortan dekalogoari atxikitako eragile guztiekin batera. Argazkian, Enplegu duin, Eskubide Sozial eta Ondasunen banaketaren aldeko Uribe Kostako Koordinakundea osatzen duten eragileen ordezkariak larunbatean Negurin

Orain lau hilabete, Erandioko Langabetuen Asanblada, Leioan Bagabiz, Itzubaltzeta / Romoko Greba Batzordea (egun, Duin Kolektiboa), Sopelako Plaza Beltza Kulturgunea, ELA eta LAB elkartu ziren, Erandio eta Itzubaltzeta arteko ibilaldia egiteko, Euskal Herria Martxan ekimenaren baitan. “Martxa egin eta berehala, ordea, egungo egoera larriaren aurrean, lan duinaren eta eskubide sozialen aldarrikapen iraunkorra egiteko beharra sumatu genuen”, Enplegu duin, Eskubide Sozial eta Ondasunen banaketaren aldeko Uribe Kostako Koordinakundeak adierazi duenez. Gauzak horrela, azken hilabeteotan eragile berriak batu zaizkie: Berangoko Langabetuen Asanblada, Urdulizeko Langabetuen Asanblada (Iraupen Elkartea), STEE-EILAS sindikatua, Ernai, Bilgune Feminista eta Algortako Eztabaida Gune Antiautoritarioa. Gaineratu dutenez, ez da zerrenda itxia eta eskualdean gizarte eta lan eskubideen alde egiteko interesa daukan edozein kolektibok bat egin dezake, dagoeneko koordinakundeak dagoen eragileetako batekin kontaktuak jarrita.

“Komunikaziorako eta esperientzia trukerako espazioa ez ezik, borroka bateraturako sukaldea ere da koordinadora”, azaldu dutenez. Azken asteetan, Uribe Kostako egoera sozialaren analisia egin eta bertako arazoei aurre egiteko dekalogoa osatu dute, baita berau jendarteratzeko eta aldarrikatzeko egutegia ere. Beraien hitzetan, “langabezia igoarazi eta jendartearen gehiengoa txirotzen duten bitartean, politika horiek banketxe eta enpresa handien etekinak eta pribilegioak handitu egiten dituzte. Izan ere, horixe baitute helburu nagusia”.

Hiru olatu

Egoera latz horren aurrean, “aski dela oihukatu eta gure eskubideen aldeko marea eragin” nahi dute. Hiru “olatuk” osatuko dute beraien borroka: enplegu duina, babes soziala eta ondasunaren banaketa –lana ere ondasun gisa hartuta, jakina–. Osatu berri duten dekalogoak hiru ardatzok garatu egiten ditu.

Enplegu duinaren aldeko borrokan, besteak beste, lanaldia 35 ordura murriztea, erretiro-adina 60 urtera jaistea, aldi baterako lan enpresen ordez udal lan-poltsak bultzatzea, bizitze kalitatea hobetzeko zerbitzutan lanpostu publikoak sortzea eta emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasuna aldarrikatzen ditu dekalogoak.

Ondasunaren banaketa dagokionez, fiskaltasun justu eta progresiboa (pertsona orok dituen ondasunen arabera eta era progresiboan zergak ordain ditzan, lanetik eratorritako ondasuna izan nahiz kapitaletik eratorria izan), iruzur fiskalaren aurkako neurriak (enpresarien iruzurraren aurka, paradisu fiskal eta ezkutuko ekonomiaren aurka)
eta soldata soziala (bizitza autonomo eta duina izateko, eskubide gisa) eskatzen dituzte.

Azkenik, babes sozial arloan, zerbitzu publikoak mantendu eta indartzea; diru-laguntza sozialak mantendu, garatu eta bermatzea (aurrekontu-sail itxi batera lotuta ez dagoena); eta emakumeen aurkako diskriminaziorik eza (ez arlo sozialean, ez lan-merkatuan , ez lan erreproduktiboan…), aldarrikatzen dituzte. Etxebizitzari buruz, besteak beste, etxebizitza hutsen errolda eskatzen dute, alokairu sozialera bideratzeko; baita instituzioek desjabetutako etxeak erosi eta desjabetutako familiei alokairu sozialean ematea ere.

“Amaiera aldean dekalogoak eskualdeko iruzurra eta ustelkeriaren amaiera eskatzen du eta, merkatal gune handien aurrean, bertoko denda txikiak defendatzen ditu. Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren aldarrikapena egiten du azkenik”, gehitu dutenez. Hartara, lehen aipatutako hiru “olatu” horiek hartzera gonbidatu dituzte “Uribe Kostako biztanleon duintasunean sinesten duten pertsona guztiak”. Horretarako, datozen asteetan dekalogoa jendarteratzeko dinamika trinkoa gauzatuko dute: “Edozein aukera baliatuko dugu kalean azaltzeko eta ahalik eta atxikimendu gehien lortzeko”.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

ATH-ELE: “El desmantelamiento de los derechos sociales se apoya en el desprecio patriarcal al trabajo doméstico y de cuidado, lo que permite que los recorte lleguen más lejos”.

El último día del año, mediante la publicación en el BOE del Real Decreto Ley 29/2012 de 28 de diciembre, el PP consumó su decisión de dejar al margen del sistema de seguridad social el grueso del empleo doméstico. El RD tenía otras medidas que han tenido amplio eco en los medios de comunicación: fijaba las cuantías de las pensiones mínimas para 2013, que sólo suben un 2%. En ese mismo porcentaje suben las demás pensiones inferiores a los 1000 € mensuales. Las restantes se incrementan el 1%.  En ambos casos, se aplica la subida sin la previa revalorización de la pensión de 2012 según el IPC interanual a noviembre de 2012. Este un derecho que el PP ha suspendido y que hubiese exigido un incremento del 2,9% en las pensiones del 2012, con efectos retroactivos a enero de 2012. En consecuencia, las personas pensionistas no cobran los atrasos correspondientes a la pérdida oficial del poder adquisitivo de su pensión durante el año pasado, y además consolidan esta pérdida en las pensiones futuras.

La medida tomada en el empleo de hogar consiste en echar atrás la disposición de la Ley 27/2011, aprobada durante el gobierno de Zapatero, según la que la parte empleadora estaba en todos los casos obligada a dar de alta y cotizar a la seguridad social desde la primera hora de trabajo.  El Real Decreto que impone la reforma es de 28 de diciembre y se denomina ni más ni menos que “de mejora de gestión y protección social en el Sistema Especial para Empleados de Hogar y otras medidas de carácter económico y social”, lo que pondría en bandeja un chiste fácil si no fuese porque la nueva regulación es un paso atrás de consecuencias gravísimas.

 

A partir del 1 de enero de 2013, en la prestación de servicios inferior a 60 horas mensuales, es la trabajadora quien está obligada a darse de alta y cotizar a la Seguridad Social. Ella será la responsable de abonar la cuota entera a la seguridad social, y la obligación del empleador consistirá en pagarle junto con el salario la aportación patronal a dicha cuota. Si la trabajadora no cumple su obligación de cotizar, y genera una deuda con la Tesorería de la Seguridad Social, el empleador no tiene ninguna responsabilidad en el caso de que pueda demostrar que pagó la cuota patronal con el salario. Si no la pagó, su responsabilidad es subsidiaria. Esto significa que la Tesorería de la Seguridad Social no le reclamará el pago de las cuotas patronales impagadas hasta haber ejecutado toda la deuda sobre los bienes de la trabajadora, y sólo se volverá contra la parte empleadora en el caso de que los bienes de la trabajadora no hayan sido suficientes para cobrar, insisto, toda la deuda.

 

La nueva norma es un modelo de la actuación del PP en relación con el desmantelamiento de los derechos sociales. En la base del derecho del trabajo está el reconocimiento de que las partes no están en igualdad de posición de fuerza al contratar, por lo que decir “las partes acordarán” suele ser un eufemismo insultante y más en el contexto de una relación individual de trabajo. De tal forma que, cuando el RDLey 29/2012 dice que las partes pueden acordar desplazar la obligación de alta y cotización a la empleada de hogar que realiza menos de 60 horas, está indicando a los empleadores que son libres de hacerlo. Por cierto, que el traspaso de la responsabilidad podrá afectar también a quienes hoy día ya están de alta y cotizando por menos de 60 horas por cuenta de los empleadores.

 

En el empleo de hogar, de acuerdo con la Estadística de Presupuestos Familiares del INE para 2009, la única publicada con este dato, el 78,28% de los contratos de trabajo doméstico son de 10 o menos horas semanales.  Únicamente el 8,25% de los contratos son a tiempo completo.  Así que la reforma no busca mejorar la protección social de las trabajadoras de hogar sino regresar a la situación anterior a la integración en el Régimen General, con un volumen extraordinario de economía sumergida. Por supuesto, la experiencia del 2012 no fue un éxito rotundo; muchas trabajadoras quedaron sin dar de alta en el nuevo Régimen cuando terminó el plazo de integración el 30 de junio de 2012. Parte de la responsabilidad fue del gobierno del PP, que asistió pasivamente a la situación con la idea previa de que había que volver al sistema anterior.

 

La vuelta a la cotización a cargo de la trabajadora le coloca ahora en una situación más difícil que la que tenía en el desaparecido Régimen Especial, en un aspecto importante. Antes, quien denunciaba a su empleador ante la Seguridad Social quizá no pudiese demostrar las horas de trabajo que le hacían acreedora del derecho al alta (20 a la semana), pero al menos no tenía miedo a que la denuncia se volviese en su contra, resultando obligada a pagar ella todas las cuotas desde la primera hora. Esta obligación de cotizar siempre,  que ha sido un avance, puede ser un obstáculo en un sector en el que casi nunca hay contrato escrito, y que cuando existe no suele reflejar las verdaderas condiciones: las trabajadoras tendrán un nuevo elemento de presión para callar, salvo que tengan buena prueba de que su jornada era superior a las 60 horas. Lo que se busca, sin duda, es eliminar cotizantes a tiempo parcial que puedan convertirse en demandantes de futuras prestaciones. Es muy simple. No estás de alta, no existes. Cotizar era tu responsabilidad, después no reclames.

 

También se han reformado las bases de cotización de las empleadas de hogar en una dirección que no las aproxima sino las aleja del Régimen General. Por una parte, se eleva la mínima desde los 90,20 del año 2012 fijándola en 147,86 €, con lo que en trabajos de pocas horas la base puede ser superior al salario realmente percibido. Por otra, la base máxima de 2012, que era de 748,20 €, y no permitía cotizar por sus verdaderos salarios a quienes ganan más (por ejemplo, todas las internas) se eleva a 790,65 €, pero hasta el año 2018 se prevé que sólo se incrementará de acuerdo con lo que suba el salario mínimo. Esta medida es un grave recorte, porque según la ley de integración en el Régimen General estaba previsto que los topes máximos de cotización se elevasen mucho más rápidamente, lo que hubiese supuesto acercar las prestaciones de seguridad social a los salarios percibidos en activo.

 

La reforma del PSOE del empleo doméstico tenía muchas deficiencias y se hizo al final de la legislatura, dejando al PP la responsabilidad de implantarla. Así, al PP se le puso muy fácil hacer un balance precipitado e interesado sobre el fracaso de la integración en el Régimen General y se le ha facilitado la vuelta atrás. La última reforma en la seguridad social del empleo de hogar entra en la ola general de rebaja de derechos para la clase trabajadora, pero tiene su propia especificidad: se apoya en el desprecio patriarcal al trabajo doméstico y de cuidado, lo que permite que los recortes lleguen más lejos.  La durísima reducción de prestaciones de la Ley de Dependencia es otra muestra de que la posición respecto al empleo de hogar, el cuidado y los derechos de las mujeres, navegan juntos.

ATH-ELE. Asociación de trabajadoras del hogar de Bizkaia.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Bilbo eta Iruñean, enpleguaren alde, milaka langile kalean

Bilbo eta Iruñean, enpleguaren alde, milaka langile kalean.

 

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Martxoaren 2an LOMCEren aurkako manifestazioak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan

http://murrizketarikez.wordpress.com/2013/02/28/martxoaren-2an-lomceren-aurkako-manifestazioak-hego-euskal-herriko-lau-hiriburuetan/

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Larunbatean zuhaitz landaketa egingo dute Azkorrin LZPren aurkakoek

ITURRIA: UKBERRI.NET

img464

Larunbat honetarako, martxoak 2, Lurralde Zati Planaren (LZP) aurkako asanbladak
zuhaitz landaketa antolatu du Getxoko Azkorri inguruan. Besteak beste, urritzak,
arteak eta haritzak landatuko dituzte. “Lurraren erabilera erabat ezberdina
planteatzen dugu, horregatik inportantea iruditzen zaigu pinuz bete dituzten eta
espekulaziorako bideratuak izan diren espazioak berreskuratzea. Eta zergatik ez,
harremanetarako beste modu bat ere izan daitekeela uste dugu”, aipatu eragileko
kideek adierazi dutenez. Hitzordua goizeko 10etan jarri dute Bidezabalgo metro
geltokian, larunbat honetan, esan bezala. “Materiala (palak, atxurra) baduzue
ekartzea eskertuko genuke, eta arbolen bat baduzue ere bai”, zehaztu dutenez.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Etxeko langile bat hil da lan istripuz Malagan eta Etxeko Langileen Elkarteak komunikatua atera du.

Bilbao, 27 de febrero de 2013

La Asociación de Trabajadoras de Hogar de Bizkaia denuncia la muerte en accidente laboral de una trabajadora de hogar en Málaga el día 20 de febrero, al caer de un tercer piso mientras limpiaba las ventanas de la vivienda donde estaba contratada.
Además de manifestar nuestro dolor por esta muerte injusta, no queremos dejar de apuntar a las personas culpables: son quienes, desde las instituciones, no han dado todavía un solo paso para prevenir los accidentes en el empleo doméstico, que están todavía hoy fuera de la Ley de Prevención de Riesgos Laborales.
La caída desde diferentes alturas es un accidente común en el trabajo de hogar, y el resultado son torceduras, esguinces, fracturas… y en la limpieza de ventanas, a veces la caída al exterior y la muerte. En Marzo de 2011 moría una trabajadora de hogar al caer de un décimo piso en Santurce, también mientras limpiaba ventanas.
La prevención de los riesgos laborales está establecida absolutamente en todos las actividades excepto en el empleo doméstico: en este sector, la Administración no tiene en cuenta el riesgo, no establece medidas de prevención, no controla, no informa, no educa.
La razón del abandono es la falta de reconocimiento, el desprecio patriarcal del trabajo doméstico y de cuidado: en qué consiste, qué conocimientos requiere, qué procedimientos debe seguir. El resultado de ese ninguneo tiene muchas manifestaciones: salarios bajos, jornadas interminables y, en ocasiones, hechos como el de Málaga. Un suceso previsible, y que pudo haberse evitado mediante sencillas medidas de seguridad.
Asociación de Trabajadoras de Hogar de Bizkaia
Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Krisiari aurre egiteko aukerak aztertuko dituzte iluntzean Leioan

ITURRIA: ukberri.net

Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko” izenburuko liburua aurkeztuko dute gaur Leioan, Kurkudi Kultur Taldeak antolatuta. Mundu hobeagoaren bila dabiltzaten pertsonei zuzendutako liburua duzue esku artean, Jabier Lertxundi ekonomian doktoreak zein  soziologian lizentziatuak eta Itzarri Consulting-eko koordinatzaileak idatzia, Koikili Lertxundiren euskaratze lanak lagunduta. Biek parte hartuko dute 19:00etan Kurkudi herriko tabernan izango den ekitaldian. “Gaiak badu garrantzia, baita edukiak zein hizkuntzatan idatziak dauden ere, publiko helebidunari zuzendua beraz. Egungo krisi egoera hobeto ulertzeko asmotik abiatuz, norberak egoera honi aurre egiteko dituen aukerak jorratzen ditu. Hots, haurnasketatik ekintzara garraiatzen gaituen bidea jorratzen du liburuak, talde lanean irtenbidea aurki dezakegula frogatzen saiatzen dena alegia!”, azaldu du Itzarri Consulting-ek. Eskualdean, liburua salgai dago Kurkudin, Brankan, Abian, Eztabaidan, Amnistian eta Plaza Beltzan. Argazkian, 2011ko urtarrilaren 25ean, 50 bat gizon-emakume elkartu ziren Leioako Bulebarrean, Langabezia eta pentsioen murrizketaren kontrako Plataformak deituta, hilaren 27ko greba orokorraren alde egiteko

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Emakumeek gizonek baino %22,55 gutxiago irabazten dute Espainiako Estatuan

ITURRIA: ARGIA.COM

INE Espainiako Estatistika Institutuko 2010eko soldata inkestaren arabera, Espainiako Estatuan gizonek baino %22,55 gutxiago irabazten dute emakumeek lanean. Gizonen soldataren batez besteko bera kobratu ahal izateko, emakumeak urtean 82 egun gehiago egin beharko lituzke lan.

UGT sindikatuko Berdintasun idazkari Almudena Fontechak salatu duenez, emakumeak gero eta prestatuago daude, baina hori ez da euren soldatetan islatzen. Gutxiago kobratzen dutenez, Gizarte Segurantzan gutxiago kotizatzen dute eta ondorioz babes sozial txikiagoa jasotzen dute.

UGTk egindako txostenean azaltzen denez, desproportzioa askoz handiagoa da sektore pribatuan. Hala, lanpostu pribatuetan gizonek baino %28,25 gutxiago irabazten dute emakumeek eta lanpostu publikoetan, %12,34.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Movilización en Bilbo ante el “Golpe de Estado”… a los Derechos Sociales

Movilización en Bilbo ante el “Golpe de Estado”… a los Derechos Sociales.

Iturria: KAKITZAT (Koordinadora Antimilitarista)

(murrizketarikez.wordpress.com)

 

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

¿Cómo se gesta y a quién beneficia la privatización de la sanidad?

Iturria: Angeles Maestro / Kaos (murrrizketarikez.wordpress.com)

¿Cómo se gesta y a quién beneficia la privatización de la sanidad?

¿Cómo se gesta y a quién beneficia la privatización de la sanidad?.

 

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario