Hamabost hilabeteko espetxe zigorra Urtzi Martinez eta Jon Telletxea grebalarientzat

 

Iazko martxoaren 29ko greba orokorrean Bilboko epaitegiaren atarian izandako istiluak Urtzi Martinezek, Jon Telletxeak eta Aitor Fernandezek eragin zituztela egiaztatzeko erarik ez zegoela esan zion epaileari hiru grebalarien abokatuak hilaren 11n, epaiketaren lehen saioan. Hiru gazteen aurkako froga nagusia ertzainen bertsioa zen, eta defentsak hiruen absoluzioa eskatu zuen. Patricia Martin Orue epaileak atzo emandako epaian bakarra absolbitu du, ordea, Aitor Fernandez. Beste bientzat hamabost hilabeteko kartzela zigorra erabaki du. 

Zigor arina fiskalaren eskaerarekin alderatuta.Desordena publikoa, autoritatearen aurkako atentatua eta lesio delituak egotzita, ia hamalauna urteko espetxe zigorra eskatu zuen fiskalak. Haatik, Martin Oruek bere epaian azaldu duenez, “ez da behar adineko neurrian frogatu” akusatuen parte hartzea “bi ertzainen aurkako erasoan” eta, beraz, autoritatearen aurkako atentatua eta lesio delituak baztertu egin ditu; ez ordea, desordena publikoa Urtzi Martinez eta Jon Telletxearentzat.

“Urtebete eta hiru hilabeteko kartzela zigorrarekin kondenatzen ditut desordena publikoaren delitu baten arduradun izategatik” dio epaileak. Epaiketaren kostua bere gain hartu beharko dute gazteek, halaber, eta Eusko Jaurlaritzari 407,49 euroko kalte ordainak pagatu. Bizkaiko Probintzia Auzitegian helegitea jartzeko hamar egun izango dituzte aldeek.

Epailearen kontakizuna

Bizkaiko Zigor arloko 1. epaitegiko epaile Patricia Martin Oruek 2012ko maiatzaren 29ko greba orokorraren egunean izandako manifestazioarekin batera gertatu ziren istiluak azaldu ditu epaian. “12:00ak aldera 25-30 laguneko talde bat, tartean Jon Telletxea eta Urtzi Martinez, Buenos Aires kaletik zihoan manifestazioan sartu zen, harriak, pintura gorriz betetako arrautzak, kanikak, ke poteak eta suziriekin, eta burua eta aurpegia estalita zutela”. Justizia Jauregiaren albotik igarotzean, ke poteak eta bengalak jaurti zituzten eraikinera, epaileak dioenez, “eta spray batekin pintadak egin zituzten eraikinaren aurrealdean”. Martin Oruek dio bi ertzain egileen atzetik joan zirela, eta “gorpuzkera sendoko gizonezko bat” atxilotzen saiatu zirela, baina ez zutela lortu “identifikatu gabeko hainbat pertsonak” saihestu zutelako. Ertzain batek “kolpe handia jaso zuen harrikada batez eta konortea erdi galdua zuela erori egin zen; leku horretan hainbat kolpe eta ostikada jaso zituzten bi ertzainek”.

Epaileak azaldu du ertzain batek 165 egun eman zituela bajan, “horietako bost erietxean ingresaturik”, beste zaurien artean, “buruko traumatismoa” zuelako. Bestea 38 egun eman zituen osatzen.

Ez Jon Telletxea, ez Urtzi Martinez ez ditu eraso horren erantzule egin, ezta Aitor Fernandez ere, “euren parte hartzea ez delako behar adineko neurrian frogatu”.

Laugarren gazte bat ere bada istilu horiengatik auzipetua, Irantzu Yaldebere, baina beste auzibide batean epaituko dute, gertaerak izan zirenean adin gabea zelako.

Irailaren 7an jendetza elkartu zen Bilboko kaleetan, grebalarien absoluzioa eskatu eta borroka soziala zigortu nahi zutela salatzeko.

Iturria: Berria

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s