Bilboko lau grebalari auzipetuen absoluzioaren aldeko mobilizazioak antolatu dituzte

 ITURRIA: topatu.info

 

grebalariak_aske_agerraldia_2013ko_iraila

 

Bilboko lau gazteren aurkako epaiketa bertan behera utzi eta auzipetuen absoluzioa eskatzeko, beste hainbat mobilizazioren artean, manifestazioa egingo dute larunbatean 12:30ean  Bilboko Jesusen bihotza plazatik. Grebalariak aske! plataformak epaiketa poliziaren muntaiatzat jo du: “Leporatzen zaizkien gertakarietan parte hartu izanaren inolako frogarik ez dago. Akusazioak daukan oinarri bakarra poliziak gertatutakoaren inguruan emandako bertsioa da”.

Gaineratu du ez dela kasualitatea lau gazte horiek inputatu izana, ezagunak baitira beren auzoetan mugimendu sozialetan egiten duten lanagatik. Bide horretan, antolakuntza oztopatzea nahi dutela salatu du plataformak, eta ez dutela epaitu behar desornena publikoa, eredu sozioekonomikoa baten aurkako borroka baizik.

Ustez 2012ko martxoaren 29ko greba orokorreko istilu batzuetan parte hartu zutela eta, 42 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak Jon Telletxea, Urtzi Martinez eta Aitor Fernandez gazteentzat, bakoitzarentzat 14 urte inguru. Irantzu Yaldeberi ere kargu berdina egozten diote, baina gertakariak jazo ziren egunean adin txikikoa zenez, beste auzibide bat hartuko du bere kasuak. Irailaren 11 eta 12an gauzatuko da Telletxea, Martinez eta Fernandezen aurkako epaiketa.

Mobilizazioak:
  • Irailak 7, larunbata: 12:30ean, manifestazioa Jesusen bihotza plazatik.
  • Irailak 11, asteazkena: 9:30ean, elkarretaratzea epaitegien aurrean.
  • Irailak 11, asteazkena: 19:30ean, manifestazioa Deustuko San Pedro plazatik.
  • Irailak 12, osteguna: 9:30ean, elkarretaratzea epaitegien aurrean.
Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s