Etxe-kaleratzeak salatzeko Itzubaltzetako BBVA eta BBKren beirak apurtu dituzte

ITURRIA: UKBERRI.NET

“Herritar talde batek” hartu du beregain gaur goizean Itzubaltzeta / Romoko Kolas plazako BBVA eta BBKren beirak apurtu izana. Amaia Egañaren, Manuel Regueraren, Iñaki Vesgaren… buruaz beste egiteak gogoratzearekin batera, etxe-kaleratzeen erantzule egin dituzte aipatu banketxeak: “finantza-erakunde horiek jende asko eta askoren miseria eta estutasun jasangaitzaren erantzule zuzenak dira”, salatu dutenez. Are gehiago, adierazi dutenez, “haien zuzendariak dira haien buruaz beharko luketenak —euren biktimak garenoi begietara begiratzeko lotsa hutsagatik, hain zuzen ere—”. Gauzak horrela, “kalera ateratzera eta etxe-kaleratzeen aurka egitera; hezkuntza, osasungintza, etxebizitza eta jendarte-politikak murriztu nahi dituen Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu-zirriborroari ozen-ozenki ‘ez!’ esatera; lantokian gurea denari eustera; zein greba benetan orokor eta eragingarriak prestatzera” deitu dituzte herritarrak. Baita “sabotajeak egitera” ere, beraien hitzetan, “hori guztia egiteko zilegitasun osoa ez ezik, borroka horretan parte-hartzeko eginbehar etikoa ere dugu eta”. Ildo horretan, etxe-kaleratzeen kontra, bihar 18:00etan Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu dute.

Argazkia: UKBERRI:NET

Ekintza beregain hartu duen “herritar taldeak” zabaldutako komunikatua:

Itzubaltzeta / Romoko BBVA eta BBKko beirak apurtu ditugun herritarron maitasun gutuna gure bizikide zintzo guztiei Balendin Deunaren biharamunean

Amaia Egaña, Manuel Reguera, Iñaki Vesga…

EAEn lau etxe-kaleratze gauzatzen da egunero. Hurrengoa zu izango ote, lagun? Ala ni neu? Orain eta hemen, zer egin behar dugu eraso horien aurka? Zer egingo dut nik gutun hauidazten amaitutakoan? Zer egingo duzu zuk irakurri ondoren?

Gaur goizean, banketxe hiltzaileen jarduera salatzeko, herritar batzuok Itzubaltzeta / Romoko Kolas plazan dauden BBVA eta BBK-ko beirak apurtu egin ditugu. Finantza-erakunde horiek jende asko eta askoren miseria eta estutasun jasangaitzaren erantzule zuzenak dira: haien zuzendariak dira haien buruaz beharko luketenak —euren biktimak garenoi begietara begiratzeko lotsa hutsagatik, hain zuzen ere—. Ezin diegu gauza bera berriro egiten utzi. Eta dagoeneko egindakoa ordaindu beharko dute, interes eta guzti. Sistemak kartzelatzen ez baditu, herritarrok mespretxuzko hormak altxatu eta haien inguruan kartzela zibikoa eraiki beharko dugu haien bidegabekeria kriminalak ekiditeko.

Nahi ala nahi ez borroka soziala muturraren aurrean daukagu.

Zer egin behar dugu?

Noiz arte beste alde batera begiratuko? Banketxeen morroiak zu edo ni kaleratzera datozen arte? Gosaria kutxazainaren ondoko zakarrontzian bilatu beharko dugun egunera arte?

Herritar guztion animatu nahi zaituztegu kalera ateratzera eta etxe-kaleratzeen aurka egitera; hezkuntza, osasungintza, etxebizitza eta jendarte-politikak murriztu nahi dituen Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu-zirriborroari ozen-ozenki “ez!” esatera; lantokian gurea denari eustera; greba benetan orokor eta eragingarriak prestatzera; edota sabotajeak egitera, hori guztia egiteko zilegitasun osoa ez ezik, borroka horretan parte-hartzeko eginbehar etikoa ere dugu eta.

Bihar bertan, otsailak 16, larunbata, etxe kaleratzeen aurkako manifestazioa dago deituta Bilboko Jesusen Bihotzean, 18:00etan. Maita ezazu ba zure burua eta irten kalera lapur horiek guztiek espaloian botata utz ez zaitzaten!

Animo!

Herritar talde bat
Itzubaltzeta / Romon, 2013ko otsailaren 15ean

Itzubaltzeta / Romoko Kutxabank eta BBVA bulegoetan egindako kalteak (ukberri.net)

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s