Pentsiodunek mobilizazioetara joko dute osasun arloko murrizketak salatzeko

 

Elkarretaratzea deitu dute Osakidetzaren egoitzaren aurrean otsailaren 14rako. Berrordainketa enpresa farmazeutiko handien eta pribatizazioaren aldekoen mesederako izango dela salatu dute. Madrildik datozen murrizketak baztertzea ez ezik osasungintzako aurrekontuak handitzeko eskatu diete Gasteizko eta Iruñeako Gobernuei.
Hego Euskal Herriko pentsiodunek mobilizazioetara joko dute Osasungintzan ezarritako berrordainketaren aurka. Gaur goizean prentsaurreko bateratua eman dute Bilbon Euskal Herriko adineko pertsonen eta pentsiodunen plataformek, hau da, Bizkaiko eta Nafarroako Pentsionistak Martxanek, Arabako Pentsionistak Laneanek eta Gipuzkoako Duintasuna Elkarteak.
Talde horien izenean Xabier Isasak eta Lourdes Rodriguezek azaldu dutenez, Gasteiz eta Iruñeako Gobernuek adineko lagunen osasuna eta pazientzia deuseztatzen ari dira botikak “berriro ordaintzeko beharra” ezarrita. Izan ere, produktu berdinarengatik bi aldiz ordaintzen ari direla diote, bata zergen bidez eta bestea, diruz.
Ordainketa partekatuak ezartzen duenez, urtean 18.000 euro baino gutxiago irabazten duenak botiken %10a ordaindu behar du, hilean 8 euro gehienez. Diru-sarrera 18.000 euro baino handiagoa bada, berriz, muga 18 eurokoa izango da.
Horrez gain, orain arte Osasungintzak ordaindu izan dituen 417 botiken %100 ordaindu behar izango dute eta botika horien kontsumitzaile nagusiak adineko pertsonak dira batik bat zerrenda horretan baitaude, esaterako, antiinflamatorioak, ultzeren, hernien eta tronbosien aurkakoak, gripearen kontrakoak eta abar luze bat.
Baina berrordainketa ez da botiketara mugatuko. Rodriguezek azaldu duenez, “errehabilitaziora, kimioterapietara edo dialisietara anbulantzian joan behar badugu, ordaindu egingo dugu”. Gauza bera gertatuko da gurpil-aulkien, makuluen edota produktu dietetikoen erabilerarekin, orain artean doakoa zena.
Neurriok ondorio larriak izango dituzte, pentsiodunen aburuz. Kaltedun nagusiak, esan bezala, adineko pertsonak edo gaixotasun kronikoak dituztena izango, gaitzetsi du Rodriguezek. Aldiz, operazio honetan guztian onuradun nagusiak “enpresa farmazeutiko handiak”, prezioak ezartzeko askatasuna izango dutelako, eta “osasungintza pribatizatu nahi dutenak” izango dira, diote pentsiodunek.
Nolanahi ere, neurriak aurkako efektua ere izan dezakeela uste dute, gaixotasunak prebenitzen dituzten botikak baztertzean, epe luzean, “eragin kostuak are handiagoak direlako eta oro har, osasunaren kaskartzea handitu egiten delako”.
Mobilizazioak Horregatik, Madrildik ezartzen dituzten murrizketa hauen aurrean erantzun bat emateko eskatu diete pentsiodunek Gasteizko eta Iruñeako Gobernuei, murrizketak baztertzeaz gain osasungintzako aurrekontuak handituz. Hain zuzen ere eskaera horrekin aterako dira kalera otsailaren 14an. “Osasungintzako kopagoari intsumisioa. Eskuduntzen transferentzia orain!” lemapean elkarretaratzeak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Bilbon Osakidetzako egoitzaren aurrean, Errekalde Zumarkalean elkarretaratzea egingo dute 11:00etan.
Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s