Erromo Duin kolektiboa aurkeztuko dute ostiralean Itzubaltzetan

Igorlea: UKBERRI.NET

Ostiral honetan, otsailak 1, Erromo Duin kolektiboa aurkeztuko dute arratsaldeko
zazpietan tokiko kultur etxean. Lan eta gizarte-eskubideen defentsa helburu duen
kolektibo berriak Itzubaltzeta / Romoko Greba Batzordean ibilitako hainbat
lagunek sortu du. Haien aburuz, “murrizketek, lan-erreformek edo etxe
kaleratzeak bezalako erasoek greba egunak gainditzen dituen borroka iraunkorra
behar-beharrezkoa egin du”. Espainolez “Lucha o pierde” sinadura edukiko duen
kolektibo berriko sortzaileek, beraz, “auzo mailan epe luzeko borroka-plangintza
osatzeko” deia luzatu diote herritar orori. Erromo Duinen jardueraren ardatza
Itzubaltzeta izango den arren, inguruko herrietan azken aldian sortzen ari diren
antzeko kolektiboekin badute harremanik eta haiekin elkarlanean jarduteko asmoa
agertu dute. Argazkian, 2012ko irailaren 26ko greba orokorrean, Itzubaltzeta /
Romoko Greba Batzordeak deituta arratsaldeko manifestazioan 280 bat lagunek
parte hartu zuten Itzubaltzeta zein Areeta zeharkatzen.

Behin aurkepena
eginda, bilera orokorra egingo dute astelehenean, otsailak 4. Kolektiboa aipatu
borroka-plangintza lantzen hasiko da bertaratzen diren herritarren ideiekin.
Beraien hitzetan, “orain arteko parodia, propaganda-lan eta mobilizazioez gain,
etxe kaleratzeen aurkako piketeak edo auzoko pertsona baztertuen aldeko ekintzak
egin nahi genituzke, esaterako”. Kolektiboaren ohiko batzarrak bezala, astelehen
arratsaldeko zazpi eta erdietan Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean egingo da
bilera orokorra.

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s